TREBIÑUK 8. KUADRILLAREN STANDA MUNTATZEN DU
BILTZAR NAGUSIETAKO KARPAN
Gaur goizean, larunbata, azaroak 29, Arabako Biltzar Nagusiek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte. Urtero bezala Probintzia plazan karpa bat muntatu eta bertan Arabako Kuadrillak ordezkatuz zazpi stand jarri dituzte.
Aurreko urtean bezala Trebiñuko lagun talde bat Probintzia plazako karpan bertaratu da Trebiñuko Kuadrillaren ordezkaritza bertan ez dagoela salatzeko. "Berriro ere mingarria suertatzen da Arabako Dipuatazioak eta Biltzar Nagusiak Trebiñurekiko duten jarrera ikustea, ez daude ezer egiteko prest" Trebiñuko lagun batek aipatzen zuen karpa barruan.
Bertan zeuden trebiñuarrak Arabako instituzioek ezer ez egiteko borondatea ez duten arte Trebiñu eraikitzen jarraituko dutela esan dute. Eta gaurko egunean frogatu da, Biltzar Nagusietako karpan aurkeztu dira eta Trebiñuko Kuadrillaren karpa muntatu dute. Bertan muntatutako standetik Trebiñuko txorizoa, sagardoa, gazta eta ogia banatzen aritu dira eta ekimena aldarrikatuz panfleto batzuk banatu dituzte.



